GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ezin lasai atseden hartu


Espainiar Estatuko magistratu eta fiskal ohiek kereila jarri dute Juan Carlos Borboikoa espainiar errege ohiaren aurka, 2014tik 2018ra bitarteko urteetako zerga-aitorpenetan egin ahal izan zituen Ogasun Publikoaren aurkako delituengatik. Espainiar Justiziak Juan Carlos Borboikoa errege ohia zerga-delituetatik salbuetsi zuen, aldez aurretik ohartarazita egin zuen erregularizazioa ontzat emanez. Magistratu eta fiskal ohien ahaleginak kasua berrirekitzea du helburu.