GARA Euskal Herriko egunkaria
CHAPLIN: ESPÍRITU GITANO

Charlie Chaplinen ijito herentzia


Carmen Chaplinen (Charles Chaplinen biloba) “Chaplin / Espíritu gitano” dokumentalak eraman zuen aitortza nagusia joan den Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean: Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratu zuen. Gaur iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara.

Proiektu honen sorrera duela hamarkada bat baino gehiago agerturiko gutun batean dago: Jack Hill izeneko gizon batek Charles Chaplin ez zela Londresen jaio aipatzen zuen, Black Patch-en (euskaraz “orban beltza”), Birmingham kanpoaldean dagoen ijitoen kanpamentu batean, baizik.

Charlie Chaplinen senitartekoa familiaren ijito herentzian murgilduko da bidaia argigarri batean. Sustrai horiek inspiratu zuten Chaplinen pertsonaia maitatu eta tristeena: arlotea.

Elkarrizketa esklusiboekin batera, Chaplinen legatuaren aurrekaririk gabeko sarbidea izan dute; inoiz ikusi gabeko irudiak ageri dira. Pelikula, haren herentzia erromanikoaren esplorazio adierazgarria da; elkarrizketa intimoekin, artxibo irudiekin, film zatiekin eta etxeko grabazioekin eraikitako muntaketa lana du oinarri.

Chaplin familia osoak parte hartu du eta aurpegi ezagun ugari ere ageri dira: Johnny Depp, Emir Kusturica eta Tony Gatlif, esaterako.