2024 ABEN. 30 KLIK Erremontea bigarren gaztaroan sartu da Maialen ANDRES Larunbat arratsalde-gauean erremonteko Binakako finala jokatu zen Hernaniko Galarreta mitikoan. Bertan, Ezkurra II.a-Azpiroz izan ziren txapeldunak. Jokoaz haratago, adierazgarria da pilotalekuak “betea” kartela jarri zuela, «poz eta harrotasunez» hartzeko albistea da, antolatzaileen adierazpenen arabera. Izan ere, «urteetako ahaleginaren ondoren kirol honek bizi duen suspertze-une garrantzitsua baieztatzen du», azpimarratu dute. Bete-beteko aforo honek 90eko hamarkadatik erremonte munduak bizi izan ez duen egoera islatzen du.