2025 URT. 12 KLIK Luxor eta Nilo goitik begiztatzeko modua Khaled DESOUKI AFP Egiptok hamaika arrazoi erakargarri ditu bisitan joateko. Ezin kontatuak. Kairo hiriburuak hitzik gabe utz dezake bisitaria, eta Luxorrekin ez da gutxiago gertatzen; askoren hitzetan, «estalkirik gabeko munduko museorik handiena» da. Bada, azken sasoian, antzinako Tebasen hondakinen gainean eraikitako hiri hori airetik ikusi eta hobeto ezagutzeko joera indartzen ari da, globo aeroestatikoen negozioak direla-eta. Eta, jakina, hiriburu zaharraz batera, turistek eta bertako begiluzeek Nilo ibaitzarrari eta bere ibar osoari goitik so egiteko modua dute.