2025 OTS. 01 BEGIRADA Sinbolismo handiko erresistentzia keinua Aaron CHOWN AFP Albrecht Weinberg alemaniarrak Auschwitz hilkintza esparruan bizirik irautea lortu zuen. AEBn 60 urte baino gehiago igaro ondoren, duela 20 urte sorterrira itzuli zen. Martxoan 100 urte beteko ditu. Asteazkenean, mozio bat aurrera ateratzeko, Alemaniako zentro-eskuinak AfD alderdiarekin bat egin zuen, Bigarren Mundu Gerra ostean lehen aldiz eskuin muturrari ezarritako ‘higiene hesia’ hautsiz. Honen aurrean, Weinberg jaunak 2017an jaso zuen domina, Alemaniako aitortza garrantzitsuena, bueltatzea erabaki zuen. Txalogarria.