2025 OTS. 03 BEGIRADA Trumpen eta Rubioren aurkako protestak Panaman Martin BERNETTI AFP Hainbat herritarrek protesta egin zuten atzo Panaman, Donald Trumpek ozeanoarteko kanala bereganatzeko egindako mehatxua arbuiatzeko eta Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Jose Raul Mulino presidentearekin egin zuen bileraren aurka. Bizitzaren aldeko Herri Batuaren Aliantzak deituta eta, besteak beste, «Panama ez dago salgai !» oihu eginez, Panamako Presidentetzarantz abiatu ziren, baina Poliziak bidea moztu zien eta manifestariek, aurreko egunetan bezala, Trumpen eta Rubioren irudiak erre zituzten.