GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Onespena erdigunean


Espainiako Futbol Federazioko presidente ohi Luis Rubialesen aurkako epaiketa hasi zen atzo Madrilen. Sexu erasoa leporatzen diote, Espainiako futbol selekzioak Munduko Kopa irabazi zuenean Jennifer Hermoso jokalariari baimenik gabe musu emateagatik. Atzo Hermosok lekukotza eman zuen. «Sentitu nuen erabat lekuz kanpo zegoela. Banekien nire nagusia musu ematen ari zela eta hori ez da gertatu behar inolako gizarte- edo lan-esparrutan», azaldu zuen. Onespenik gabe erasoa da, larriagoa botere-harreman bat dagoenean.