2025 MAR. 15 BEGIRADA Noiz arte zain? Gorka RUBIO FOKU Donostiako Kaiko pasealekuko 7. eta 8. atarietan irtenbideak behar dituen jendea bizi da. Izan ere, babestuta dauden eraikinak hondamen egoeran daude duela jada bi hamarkada. Atzo bizilagunekin prentsaurrekoa egin zuen EH Bilduk eta, Ricardo Burutaran zinegotziak udal taldeari eskatu zion orain dela 10 urte onartutako Parte Zaharreko eta Portuko Plan Berezia kaxoi batean izatearen arrazoiak argitzeko, plan hori baita hondatuta dauden etxebizitzetan eskua hartu eta zaharberritu ahal izateko giltza. Noiz arte itxaron beharko dute?