GARA Euskal Herriko egunkaria

Iker Olabarrieta bilbotarra aske geratu zen atzo, zigor osoa bete ondoren


Iker Olabarrieta Colorado bilbotarra aske geratu zen atzo, zigor osoa bete ostean, Etxeratek ohar baten bidez ezagutarazi zuenez. Kartzela ezberdinetan hogei urte eman ditu Olabarrietak, 2005eko martxoan atxilotua izan zenez gero.

Preso bilbotarrari hirugarren gradua onartu zioten 2023ko abenduan, eta duela urtebetetik baldintzapeko askatasunean zegoen, Auzitegi Nazionalaren mendeko Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren auto baten bidez emana.

MILA KILOMETRORA

Lehenago, 2022an aberriratu zuten Logroñoko espetxetik. Baina, horren aurretik, 2021eko maiatzera arte, etxetik ia 1.000 kilometrora preso egon zen Sevillan, baldintza oso gogorretan.

Polizia espainolak Donostiako Antigua auzoko etxebizitza batean atxilotu zuen 2005eko martxoan, Karmelo Lauzirika eta Igor Gonzalez Solarekin batera, ETAren «Donostia komandoko» kidea izatea egotzita. Azken hori 2020ko irailean hil zen Martuteneko espetxean.