2025 API. 01 BEGIRADA Tragedia Asturiasko meategi batean Carlos CASTRO EUROPA PRESS Bost meatzari hil eta lau larri zauritu ziren, atzo, Asturiasen izandako lan istripu larrian. Ikatz meategi zahar bateko hirugarren mailan makina batek eztanda egin zuen eta inguruan zeudenei erredurak eta traumatismoak eragin zizkien. Lehen hipotesiaren arabera, eztanda grisu gasak eragin zuen. Autonomia erkidegoko presidente Adrian Barbonek bi dolu egun ofizial iragarri ditu. Horrelako istripuak ezohikoak diren arren, arriskuak prebentzio neurriak ezin zorrotzagoak izatea exijitzen du.