2025 API. 05 BEGIRADA Gazako bost haur euskal ospitaleetan artatu dituzte Gorka RUBIO FOKU Osasun arazo larriak dituzten bost ume gazatar Osakidetzaren asistentzia jasotzen hasi dira. Ostegun goizean haien familiekin Euskal Herrira iritsi ziren, hain zuzen ere Israelgo Armadaren hegazkinek eskola bat bonbardatu eta 31 pertsona hil zituzten egunean. Haurrek gaixotasun onkologikoak dauzkate, eta Gurutzetan eta Donostiako Unibertsitate Ospitalean artatuko dituzte. Ume hauek ebakuatu eta osasun asistentzia emateko laguntzen asteak daramatza Osasun Sailak. Gizatasun keinu bat, hainbeste basakeriaren artean.