GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

«Justizia» euskararentzat


Euskararentzat justizia eskatzeko egin zuten Gorka Torrek eta Intza Gurrutxagak joan den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, grafiti bat Baionako Auzitegiaren atarian. Desobedientzia-ekintza horregatik heldu ziren atzo auzitegira. Alta, auziak ez du luzaz iraun; euskaraz deklaratzea galdegin ondotik, eztabaida piztu eta auzi-gelatik kanporatu zituen epaileak. Arratsaldean eman zuen epaia: 1.000 eta 500 euroko isuna ordaintzera zigortu zituen, hurrenez hurren. Euskararen aurka, justizia beti da azkarra.