2025 MAI. 04 KLIK Walchansee aintziraren ur maila, oso behean Sven HOPPE DPA - AFP Walchansee lakua Bavariako Alpeetan dago. Triangelu formakoa da, erpin bat iparraldera begira dauka eta Munichetik 75 kilometro hegoaldera dago, Kochel am See udalerrian. Alemaniako aintzira alpetarren artean handienetakoa da -16,4 kilometro karratuko azalera dauka- eta sakonenetakoa: zehazki, 192,3 metroko sakonera du eremuren batean. Bada, egun hauetan bisitara hurbiltzen denak ezusteko handia hartuko du, lakuko urak inoizko mailarik txikienetakoan baitaude eta normalean ezkutuan dagoen hartxintxar zurixka oso agerian baitago.