GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Euskara «etorkizunerako zubia» dela adierazi dute


Euskararen normalizazioaren aldeko aldarria Nafarroako iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zabaldu zen atzo, Sorionekuak kolektiboak deitutako mobilizazioaren abaroan. Herrialdeko zenbait herritako zubiak hartu zituzten euskaltzaleek ‘‘Ireki ateak euskarari’’ lemapean, eta jarduera ezberdinak burutu zituzten: kale jirak, herri argazkiak, hamaiketakoak eta trikitilari saioak, besteak beste. «Euskararen etorkizunera benetako zubiak gutako bakoitza gara, gutako bakoitza izanen da euskara etorkizunera eramanen duena», dio ekimeneko manifestuak.