2025 EKA. 02 KLIK Katedral bat eraiki, Erdi Aroko teknikak baliatuz Philippe LOPEZ AFP Bordeletik hurbil dagoen Lande de Fronsac herrian katedral gotiko bat eraikitzen ari dira, XI. mendeko teknikak erabiliz. Proiektuak eliza txiki bat, klaustroa eta beirate, gargola eta ganga gotikoak izango dituen katedral bat aurreikusten ditu. Boluntarioekin eta bazterketa arriskuan dauden pertsonekin lanean dihardute. Xedea prozesuaz gozatzea eta jakintzaren transmisioa ahalbidetzea da. «Hemen pertsonen artean sortzen den lotura bera arrakasta bat da», esan du proiektuaren sortzaile Valery Ossentek.