2025 EKA. 08 KLIK Gatiburen jaioterriko «azken zoramena» ARITZ LOIOLA FOKU Iragarria zuten eta bete zuten hitza: Gatibuk atzo Gernikan eskaini zuen kontzertua, jaioterrian eskainiko duten azkena, «zoramena» izan zen. San Kristobaleko aparkalekua jendez mukuru zegoela, Alex Sarduik eta bereek oholtza gainean fresko jarraitzen dutela erakutsi zuten beste behin ere, eta, nola ez, gernikar eta bisitarien eskertza ere neurri berekoa izan zen. Aurretik Altxa Porru eta The Uski’s igo ziren oholtzara, eta gaua DJ Pary&Tizak itxi zuten. Gernikan «azken zoramena» eskaini ostean, agur birarekin jarraituko du Gatibuk.