GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

6 eta 12 urte tarteko ikasleen artea ikusgai


Artea ikasbide hezkuntza programan 6 eta 12 urte bitarteko 117 ikaslek sortutako artelan irudimentsu eta espontaneoak ikusgai jarri ditu Guggenheim Bilbao Museoak. Programa honen bitartez artistak ikasgeletan sartzen dira eta, irakasleekin elkarlanean, artea txertatzen dute ikasgaietan. Esplorazio artistikoa eta artearen inguruko eztabaida oinarri hartuta, ikasleek sormenetik eta nork bere ikuspegitik abiatu eta lantzen dituzte Lehen Hezkuntzako curriculumeko edukiak.