2025 EKA. 17 TXETXU BARRIOS LIBRE DA, 27 URTEKO KARTZELALDI OSTEAN Jagoba MANTEROLA I FOKU Etxeratek atzo aditzera eman zuenez, Txetxu Barrios preso nafarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 27 urteko presoaldiaren ondoren. Barrios hirugarren graduan sailkatu zuten 2024ko otsailean, eta urte bereko ekainetik baliabide telematikoen bidez bete du zigorra. 1999an Euskal Herritarrok-eko legebiltzarkidea izan zen Iruñean. Irudian, 2008koa, haren senideak Atarrabiako bizilagunen babesa jasotzen azaltzen dira, beste senideekin batera.