2025 EKA. 21 BEGIRADA Batasun sindikala presoen alde Iñigo URIZ FOKU ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT-LKN, CNT, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuetako ordezkariek parte hartu zuten atzo Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egindako kontzentrazioetan. LAB eta ELAko bi kidek Sarek deitutako mobilizazioei babesa adierazi zieten: «Beste behin euskal sindikatuen gehiengoak bat egiten dugu urteetako gatazkak utzitako ondorioen konponbidearen aldeko aldarriarekin eta, noski, bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren aldeko aldarriekin».