GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Palestina, Trump eta beste, peñen pankartetan


Sanferminak gero eta gertuago daude eta peñek aurtengo pankartak aurkeztu dituzte. Umore kritikoz eta salaketa politikoz josita, ohi bezala, aurtengo sanferminetako pankartetan, gai nagusiak palestinar herriaren kontrako genozidioa, Trump, turistifikazioa eta Iruñeko Erorien monumentuaren etorkizuna dira. Indarkeria sexisten aurkako mezuak eta LGTBI kolektiboaren ahalduntzea ere jaso dituzte pankartek. Koldo auziaren Nafarroako adarra ez da garaiz heldu, pankartak ekaineko lehen egunetan amaituta baitzeuden.