2025 EKA. 29 «BIZI», ASPANOGIREN ABESTIA, PLAZARATU DUTE Maialen ANDRES FOKU Xabi Zabalak eta Andoni Egañak eman zuten lehen pausoa melodia eta letra sortuz. Gero, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Alboka korua eta Jare eta Aitz haurrak batu ziren. Garate estudioetan grabatu zuten “Bizi”, Aspanogiren abestia. 2023an elkarteak 25 urte bete zituela-eta, opari gisa jarri zuten ekitaldian. Orain, jendarteari zabaldu diote. Elkarlanean sortutako abestia ekitaldi eder batean aurkeztu zuten atzo, Donostiako Aquariumean.