2025 UZT. 05 BEGIRADA Presorik gabeko sanferminen alde Jagoba MANTEROLA FOKU Sare Herritarrak sanferminen aurreko ohiko mobilizazioa egin zuen atzo, milaka turistak hartutako Iruñean, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Honekin batera, atzo, 1978ko uztailaren 8ko gertaerak gogoratu zituzten. Egun hartan, espainiar Poliziak German Rodriguez hil zuen eta pertsona ugari zauritu zituen. Sanferminak badira herri aldarrikapenetarako lekua. Eta bada garaia presoak behingoz etxera ekarri eta, 47 urteren ostean, German Rodriguezen senideei egia, justizia eta erreparazioa emateko.