2025 UZT. 12 BEGIRADA Britainia Handia eta Estatu frantsesa, bide okerretik Leon NEAL EUROPA PRESS Londresek eta Parisek akordio garrantzitsua sinatu zuten ostegunean: lehenak pateraz Mantxako kanaletik iristen diren migratzaileak hexagonora itzuliko ditu, eta trukean, Frantziatik asiloa eskatu duten beste batzuk onartuko ditu. Bestalde, armamentu nuklearraren erabilera koordinatuko dute erasoren bat jasoz gero, eta lankidetza nuklearra sendotuko duen talde bateratu bat sortuko dute. Giza eskubideak eta bakea sustatu beharrean, errepresioaren lankidetza eta eskalada militarraren bidea hartu dute.