2025 UZT. 15 BEGIRADA Eliza katolikoaren krimenak lurpetik ateratzen Paul FAITH AFP Irlandako agintariek atzo hasi zituzten 800 haurtxo inguru hobitik ateratzeko lanak. Ustez, Laguntza Onaren Ahizpen komentuan lurperatuta daude, Tuam-en. Catherine Corless herriko historialariak (irudian) azaleratu zuen eskandalua, haurren 796 heriotza-ziurtagiri aurkitu zituenean, lurperatze-ziurtagiririk gabe. Izan ere, 1925etik 1961era ama ezkongabeen harrera-etxe gisa funtzionatu zuen komentuak. Aurkikuntza horren ondoren, batzordea sortu zen 2014an, Irlandan egon litezkeen beste hobi komun batzuk ikertzeko.