2025 UZT. 18 Mendebaldeko Saharako haurrak Euskal Herrian daude, oporrak bakean izateko Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban egongo diren Mendebaldeko Saharako 213 haur Loiuko aireportura heldu ziren atzo. Ondoren, herri honetako frontoira eraman zituzten, harrera familiekin elkartzeko. (Aritz LOIOLA | FOKU) Traba burokratikoei aurre egin ondoren, Mendebaldeko Saharako haurrak Euskal Herrian dira, 1990eko hamarkadatik indarrean den Oporrak Bakean programan parte hartzeko. Abuztuaren bukaera arte, errefuxiatu eremuetan pairatzen duten bizimodua atzean utziko dute.