GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Klima ezagutzeko, 1830eko koaderno bat


Manuel Llagunok 1830ean Balmasedan egindako koaderno meteorologikoa gordetzen du Enkarterrietako Museoak. Honakoa Euskal Herriko klimaren lehenengo erregistro sistematikoetako bat da, eguneroko tenperaturak, haizearen norabidea, eguzki orduak eta baldintza atmosferikoei buruzko iruzkinak zehaztasun handiz jasoten dituen materiala. Urtarrilak 1 eta abenduak 8 bitartean, dokumentuetan erregistratutako datuei esker, XIX. mende amaieran -Izotz Aro Txikiaren amaieran- egiten zuen klima aztertu dezakegu orain.