2025 UZT. 29 BEGIRADA CAF-Elhuyar sariketa egiteko «baldintzarik ez» Andoni CANELLADA FOKU CAF-Elhuyar sarien antolatzaileek etena egitea erabaki dute, atzo aditzera eman zutenez. Abian zegoen euskarazko zientzia dibulgazioa sustatzeko sari horien 31. edizioa, baina bertan behera uztea erabaki dute, azken urteotan jasotako lan kopuruak «nabarmen» behera egin baitu aurten eta, diotenez, testuinguruak ere «ez du ahalbidetzen sariketa baldintza txukunetan egitea». Izan ere, testuinguru makurra da Israel Gazan egiten ari den genozidioarekin zerikusia duen oro, eta CAF testuinguru horren parte da.