2025 UZT. 30 BEGIRADA Hong Kongen, bazterkeriaren kontra May JAMES AFP 2023an Hong Kongeko auzitegi batek ebatzi zuen Gobernuak sexu bereko ezkontzak legeztatu behar zituela. Bi urte beranduago, emandako epearen mugan, agintariek proposamen bat egin dute, ezkontzak baimenduz baina baldintza eta muga handiak ezarrita. Lege berriak ez ditu, inondik inora, ezkontza hauek eta gizon eta emakumeen artekoak berdinduko. Hori LGTBIQ komunitatearen aldarri historikoa da. Argazkian, bazterkeria salatzeko Holok Chen L artista ez-binarioak polizien aurrean burutu zuen ekintza.