2025 ABU. 02 BEGIRADA Kaleko saltzaileen aurkako «polizia eraso arrazistak» Monika DEL VALLE FOKU Urtero bezala, Bilboko Aste Nagusia hurbildu ahala, Udaltzaingoak kaleko saltzaileen aurkako presioa areagotu du. Haien atxiloketak gero eta ugariagoak izan dira egunotan, batzuk bortitz samarrak eta daramatzaten salgaiak kenduz. 2019ko irudi honek erakusten duen bezala, saltzaile horiekiko elkartasuna ez da falta izaten. Manteroekin Bat plataformak mobilizazio batera deitu du datorren astelehenerako, kaleko saltzaileen aurkako polizia-eraso arrazisten amaiera aldarrikatzeko, Zamudioko Atean, 18.00etan.