GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

14 ikasle gazte, Saltillo belaontzian praktiketan


Donibane Lohizuneko badiatik abiatu zen atzo Saltillo EHUko praktiketako belaontzia Mutrikuko porturantz, 14 ikaslek osaturiko tripulazioarekin. Mikel Lejarza kapitainaren agindupean, batxilergoko ikasle batzuk ere ontziratu dira itsasontzi historikoan. Lakuak bultzatutako ekimenak prestakuntza nautikoa sustatzea eta dibulgatzea du helburu, sektorean belaunaldien arteko erreleboan laguntzeko. 1932an Amsterdameko ontzioletan Leander izenarekin eraikitako belaontzia Portugaleten izango da eta Santurtzin bukatuko du ibilbidea.