2025 URR. 26 KLIK Big Ben-en orratzak gelditzeko une bakarra Justin TALLIS AFP Urtero bezala, londrestar suminduen mezu andana bat jasotzeko prest daude Big Beneko mekanikariak. Arrazoia: larunbatean erlojua ordu batzuetan gelditzea, mekanismoa neguko ordutegira egokitzeko beharrezko prozesua. Udako ordutegiaren aldaketa eta hau dira Parlamentu britainiarrean denbora gelditzen den bi aldi bakarrak. Operazioak erlojua larunbateko 18.00etatik igandeko 02.00etara geldituko du, eta ondo koordinatuta dago. Geldialdian mantentze lanak egiten dituzte. Irudian, Huw Smith, mekanikarietako bat.