2025 ABEN. 02 BEGIRADA Albaneseri Rene Cassin saria, merezimendu osoz Rodger BOSCH AFP Lakuako Gobernuak Francesca Albanese Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Palestinar Lurralde Okupatuetarako errelatore bereziari emango dio aurtengo Rene Cassin giza eskubideen saria. Epaimahaiaren esanetan, «Albanesek lagundu du giza eskubideen urraketak ikusarazten, zigorgabetasuna salatzen eta nazioarteko arauak benetan betetzea eskatzen, gatazka eta okupazio testuinguruetan dauden pertsonak babesten laguntzeko». Itsasargi etikoa bihurtu da Albanese, eta ondo dago euskal erakundeek eredu gisa goratzea.