GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Kezkatzeko elementu gehiago


Katalunian atzemandako txerri-izurri afrikarraren agerraldiak laborategi batean izan dezake iturburua. Hala jasotzen du Europar Batasuneko laborategi garrantzitsu baten txostenak. Ikerketetan erabiltzen den birusaren eta Katalunian aurkitutakoaren arteko antzekotasunean oinarritzen da ondorioa. Ministerioak dagoeneko iragarri du ikerketa abiatuko duela kontrol neurriak gogortu bitartean: 91 udalerritan debekatuta dago natur ingurunera sartzea. Broma gutxi izurriteekin.