2025 ABEN. 08 KLIK Lando Norris, F1eko historiako 35. irabazlea Andrej ISAKOVIC AFP McLaren taldeko Lando Norris bihurtu zen atzo F1eko irabazle berria. Max Verstappen gailendu zen Abu Dhabiko Sari Nagusian, baina ez zuen behar adinako aldea lortu. Norrisek hirugarren postua eskuratu zuen; nahikoa munduko txapeldun berria bihurtzeko. Ukabila gora altxatuz eta su artifizialen artean ospatu zuen garaipena britainiarrak. Aurreko lau edizioak Max Verstappenek irabazi zituen, baina, aurten, amaitu egin da haren nagusitasuna. Bigarren postuarekin konformatu beharko du Verstappenek. Oscar Piastri izan da hirugarrena sailkapenean.