2025 ABEN. 13 BEGIRADA Genozidioa geldiarazteko urratsa Gorka RUBIO FOKU Urrian EH Bilduk gobernatzen duen udaletan eta erakundeetan Israelekin harremanak eteteko erabakia iragarri zuen. Ezkerreko subiranistek esan zuten hori dela «Palestinako herria babesteko biderik eraginkorrena». Pausoz pauso euren deliberamendu hori gauzatzen ari dira: joan den asteazkenean, Oiongo Udalak onartu zuen indarrean dauden kontratu guztiak berrikustea eta «Israelgo Estatuaren politiketatik onura zuzenak lortzen dituzten» enpresekin harremanak haustea.