2025 ABEN. 15 BEGIRADA Elkartasun feministari epaiketa Jon URBE FOKU Zestoako Mugimendu Feministak atzo elkarretaratzea eginez salatu zuen indarkeria matxistaren biktima bati babesa emateagatik abenduaren 16an sei lagun epaituko dituztela; derrigortze eta integritate moralaren aurkako delituak leporatu dizkiete. Horietako bat salaketa jarri zuen gizonaren bikotekide ohia da, eta gainerakoak, emakume hori babestu duten pertsonak. Erasotzailea epaitu ordez biktima epaitzea; ez du asko laguntzen horrek tratu txarrak jasaten dituzten emakumeek sistema judizialean konfiantza izan dezaten.