2025 ABEN. 24 KLIK Olentzerok lanbide arriskutsua du, gero! Donostiako AQUARIUMA Lanbide arriskutsurik ba al dago? Olentzero eta Mari Domingi Baionara txalupan iristen ikusi genituen larunbatean; Bilbon egurrezko pottoka eta oka erraldoi batzuetan igota ibili ziren kalejiran atzo arratsaldean, eta gaur, berriz, karroza dotoreetan igota ibiliko dira Gasteizen (18.00) eta Iruñeko Udaletxera joango dira koadrodun zapia lepoan jartzera (19.30), eta, noski, musikariz inguratuta... Donostiako Aquariumean atzo marrazoen artean sartu zuten Olentzero; Mari Domingi azkarragoa da, eta kanpoan gelditu zen. Urtarrilaren 5era arte ur azpian aurkituko duzue.