2025 ABEN. 30 KLIK Gabonak igerilekuan ere ospa baitaitezke Aritz LOIOLA FOKU Urtero legez, aurten ere Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa jokatu da. Ordiziako Majori kiroldegiak jaso zuen atzo 43. edizioa, goizeko jardunaldiekin eta arratsaldeko final zirraragarriekin. Kalitate handiko igerilariak eta etorkizuneko harribitxiak aritu ziren uretan lehian, baina horietako gutxi batzuek lortu zuten txapela eta garaikurra. Hala, irabazle gutxi horien artean izen handiak egon ziren. Emakumezkoetan, Nika Godun txapeldun errusiarrak irabazi zuen; eta gizonezkoetan Hugo Gonzalez de Oliveirak laugarren txapela jantzi zuen.