GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

PP, «osasun-hesiaren» Voxen aldean


Alberto Nuñez Feijook atzo esan zuenez, hauteskunde orokorren ostean, PPk «EH Bilduri ezarriko lioke ‘osasun-hesia’, ez Voxi». Mezu horrek Javier de Andresek Gasteizko Legebiltzarrean EH Bildu «akabatzeaz» hitz egin zueneko ildoari jarraitzen dio. Eskuin muturra bazterrean utzi beharrean PPk Voxekin tratuan jarraitzen badu, azkenean Euskal Herriak jarriko du PP osasun-hesiaren Voxen alde berean. Izan ere, herri honek ondo daki zeintzuk diren eskubideak beti eta sistematikoki urratu dituztenak.