GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Patrice Lumumba, harmailan haragitua


Afrikako Kopari agur esan zion iragan astean Kongoko Errepublika Demokratikoko selekzioak, Rabaten Aljeriaren aurka luzapenean 1-0 galduta. Baina txapelketak utziko duen irudietako bat Michel Kuka Mboladinga zaletu kongoarrarena izango da: geldi-geldi, urrunera begira eta eskua jasota pasatu ditu bere taldearen partida guztiak, Patrice Lumumba Kongoko buruzagi independentista historikoaren estatua bizidun bihurtuta, Kinshasako mausoleoan dagoenaren erara. Futbola aitzakia, memoria eta duintasuna uztartu dituzte harmailek.