2026 URT. 16 KLIK Trebiñun eta Lekunberrin, aurreneko tragoxkak sagardo berriari Jaizki FONTANEDA - Jagoba MANTEROLA FOKU Bete-betean sartu gara txotx garaian. Bezperan Astigarragan egin zuten, eta atzo Arabako eta Nafarroako sagardotegien txanda izan zen: hurrenez hurren, Trebiñuko (Trebiñun bertan) eta Toki-Alaiko (Lekunberrin) upelen bueltan bildu ziren sagardogileen ordezkariak, gonbidatuak, hedabideak... eta lehen tragoxkak egiteko ohorea izan zuten protagonistak. Trebiñun (ezkerreko argazkia) Aguraingo Dupla musika taldeko Beñat eta Gari aritu ziren lan horietan. Araban iazko uzta 2024koa baino eskasagoa izan da kantitatez, baina kalitatezko sagardoa ekoizteko aski. Toki-Alain, berriz, Iker Vicente aizkolariak egin zuen estreinako topa, Gobernuko ordezkarien eta hainbat aurpegi ezagunen presentziarekin.