2026 URT. 18 KLIK Getariako txakolinaren uzta berriaren bueltan Maialen ANDRES FOKU Txotx denboraldiaren aurkezpenak egiten ari dira egunotan han eta hemen, baina dena ez da sagardoa. Txakolin uzta berria ere garai honetan aurkezten dute, eta, Getarian zehazki, urtero San Anton egunez egiten dute. Hala, Gipuzkoako udalerrian atzo txakolinaren bueltan batu ziren herritar eta bisitariak. Hasierako ekitaldian, museoan, 2026ko Mahasti Jaun izendatu zituzten Cebanc eta Aiala sukaldaritza eskolak, eta jarraian, frontoian, Xebas Lizaso eta Aitor Sarriegi pregoilari aritu ziren, 23 txakolindegiren zukuak dastatu eta ospakizun herrikoia hasteko.