2026 URT. 29 BEGIRADA EAJ eta PSE, armagintzarekin bat Oskar MATXIN EDESA FOKU Elkarrekin Arabak herrialdeko Batzar Nagusietan mozioa aurkeztu zuen, Diputazioak eta Lakuak armagintza sektorearekin edozein motatako lankidetza eten dezaten. Atzoko osoko bilkuran, mozioak gehiengoaren ezezkoa jaso zuen; EAJk eta PSEk kontrako norabidean aurkeztutako zuzenketak, ordea, baiezkoa. EH Bilduk gatazketarako erantzun-eredu propioa izatea aldarrikatu zuen, diplomazia errefusatzearen eta militarizazioaren aldeko apustuak gatazken konponbidea atzeratu baino ez duela egiten sinistuta.