GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Arguiñano, odolkiaren ohorezko kofrade


Beasaingo Odolkiaren Kofradiak ohorezko kofrade izendatu zuen atzo Karlos Arguiñano sukaldari beasaindarra. Loinazko San Martin plazan egindako ekitaldian nabarmendu zuenez, «harro nago Beasaingoa izateaz, Beasainen egoteaz eta Beasaingo Odolkiaren Kofradiaz». Jadanik ohorezko kofrade zen Eva arrebak lagundu zuen omendua, eta euskal makila bana eman zieten. Leire Artola alkateak adierazi zuen omenaldia «beasaindar guztien izenean» egin zela. Era berean, herriaren proiekzioari egindako ekarpena eskertu zien.