2026 OTS. 06 BEGIRADA Sare sozialak, agora greko idealizatutik urrun EUROPA PRESS Sare sozialen arriskuei aurre egiteko modua debekua den eztabaidatu daiteke, baina arriskua bera ukaezina da dagoeneko. Gaia pil-pilean dabilen egunotan, FAD fundazioak ikerketa interesgarria kaleratu du, eta ondorioztatu duenez, X sareko hamar mezutatik bik desinformazioa dakarte; zehatzago, gaia migrazioa denean, adibidez, gezurrez osatutako mezuak %50era iristen dira. Bada gehiago: «Desinformazioak aurrera egiten du, egungo algoritmoek polarizazioa sortzen duten edukiak saritzen dituztelako».