GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

«Maria Stuarda», altxor bat ABAOn


Atzo iluntzean, Bilboko Euskalduna jauregian, Donizettiren “Maria Stuarda” operaren entsegu nagusia egin zen.

Ikusmin handia sortu du ABAOren ikuskizun berriak, “Maria Stuarda” ez baita opera bat bakarrik, bitxikeria bat ere bada, ez delako maiz programatzen. Aurten Hanburgon, Kroazian eta Bilbon baino ez da ikusiko. Zer dela eta? Lehen mailako bel cantoko soprano eta mezzosoprano bikotea eskatzen duelako; Erreginen arteko duelu honetan Yolanda Auyanet kanariarra Maria Stuarda izango da eta Maria Barakova errusiarra, Elisabetta gupidagabea.