2026 OTS. 27 PORTOBELLO Telebistaren gailurretik auzitegira Gaizka IZAGIRRE HERNANI {{^data.noClicksRemaining}} Artikulu hau irakurtzeko erregistratu doan edo harpidetu Dagoeneko erregistratuta edo harpideduna? Saioa hasi ERREGISTRATU IRAKURTZEKO {{/data.noClicksRemaining}} {{#data.noClicksRemaining}} Klikik gabe gelditu zara Harpidetu {{/data.noClicksRemaining}} Hondo beltz baten gainean, hizki zuriz, telesailaren lehen minutuetan giltzarri izango diren izen eta piezak agertuko dira, bata bestearen atzetik: “Portobello” telebista saioa; NCO -Nuova Camorra Organizzata-; Giovanni Pandico, camorrako kidea; eta, jakina, Enzo Tortora, “Portobello” saioko aurkezle karismatikoa, Italian oso ezaguna eta maitatua dena. “Portobello” telesaila 1982. urtean dago girotua. Arrakastaren gailurrean dago Tortora. Audientzia handieneko ordutegian ematen den programa aurkezten du: 28 milioi ikus-entzule biltzera iristen den fenomenoa da “Portobello” saioa. 80ko hamarkadako telebistaren erregea da Tortora. Bitartean, Irpinian lurrikara batek astinduko du hegoaldea, eta hondamendi horrek kolpe latza emango dio jada ahulduta zegoen camorraren egiturari. Testuinguru nahasi horretan, Pandicok -Cutolo camorrako buruaren konfiantzako gizona eta “Portobello” saioaren ohiko ikuslea- damutu egingo da: mafiako kideak salatzen eta justiziarekin kolaboratzen hasiko da. Epaileen aurrean deklaratzen duenean, ordea, inork espero ez zuen izen bat aipatuko du: Enzo Tortora. Osagai horiekin guztiekin Marco Bellocchiok telesail berezi eta mamitsua osatu du. Lehen lerroan jarri du sistema judizialaren hauskortasuna eta iritzi publikoak akusazio auzitegi bihurtzeko duen erraztasuna, baita froga sendorik ez dagoenean ere. Formalki, estetika soil eta zorrotz baten gainean eraikitzen da telesaila. Sentsazionalismotik ihes eginez, eszenaratze neurtu batekin heltzen dio Tortoraren kasuari Serieak memoria historikoa eta kritika soziala uztartzen ditu, komunikabideek bizitza publikoan duten eragina aztertuz. Italiako historiaren gertakari desatsegin bati buruzko erretratu konplexu eta indartsua osatu du Bellocchiok.