2026 API. 09 BEGIRADA Ijito herriari aitortza Hego Euskal Herrian Idoia ZABALETA FOKU Atzo, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna zela eta, Iruñeko Udalak bere esker ona agertu zion ijito herriari bi plaka jarriz, «Iberiar penintsulan emandako 600 urteengatik eta gure hirian utzitako ondare historiko, kultural eta sozialagatik». Ondoren, Arga ibaiko ohiko zeremonia egin zuten. Donostiako Udalak ere antolatu zuen ekitaldi bat «ijito herriaren aberastasun kultural, historiko eta soziala» nabarmentzeko. Bilbon, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak erromani bandera margotua duen banku bat inauguratu zuen.