2026 MAI. 21 BEGIRADA Atzerritartasun Legeak esplotazioa errazten du Jon URBE FOKU Hiru lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Bizkaian, Asturiasen eta Kantabrian, lan esplotaziorako pertsonak salerostea leporatuta. Atxilotuak zein esplotaturiko 34 pertsonak pakistandarrak dira. Espainiar Gobernuaren Kantabriako ordezkariak adierazi duenez, ez dute onartuko inork egoera irregularrean dauden pertsona zaurgarriak esplotaziorako erabiltzea. Hobe lukete Atzerritartasun Legea indargabetzea; arau horren ondorioz migrante ugari egoera bereziki ahulean daude, eta esplotazioa jasateko aukerak errazten ditu horrek.