2026 UZT. 24 BEGIRADA Gazatik Euskal Herrira, «mozal legea» medio (AFP) Marisol RAMIREZ Gutxi dira Euskal Herrian, hitzez, Gazako genozidioa ukatu dutenak. Protestak kalera jaitsi eta espazio publikoa hartu duenean, ordea, kontsentsuan arrakala agertu da, bereziki EAEn. Leloa «Gazako sarraskiak ez dezala gure ‘Bake soziala’ hautsi» izango balitz bezala, hamaika izan dira azken hilabeteotan Palestinarekiko elkartasun mugimenduak pairatu dituen jazarpen eta isunak, atzo Bilbon prentsaurreko batean salatu zutenaren arabera. Horietariko asko dagoeneko indargabetuta egon beharko lukeen «mozal legearen» bidez.